martes, 29 de enero de 2013

31 TA1

urtarrilak 30eko klasea

Lasarte-Oriako "Cocheras" orubea bertan ezagutu ondoren, 1go klaserako, honen lehenengo gogoetak eta balorazioa aurkeztea proposatuko zaizue.
orubearen inguruko ezaugarriak:
eraikinak.
bolumetriak, hauen erabilerak, azaltzen dituzten aukerak, eraikin interesgarriak,...
espazio irekiak.
gune publiko "gogorrak", gune berdeak, nolakoak dira? komunikazioak, azpiegiturak...
orubearen inguruak.
gure orubea inguratzen duten guneen ezaugarriak, hauen balorazioak (hirigintzakoak, arkitektonikoak,...), zer harreman duten gure orubearekin, nola konektatu daitezke?,... 
ikuskapen orokorra.
udalerri mailan, lurralde mailan, zer aurreikusten duzue oruberako? zer nortasun behar du honek ingurua aktibatzeko? zer erabilera? (bizitzekin batera...)
nola konbinatzen da aurreikusten duzuen hau eredu bertikalarekin?

Eskatzen zaizkizuen lehenengo erreflexio hauek, gogoeta subjetiboak izango dira, lekuak trasmititu dizkizuen sentsazioak, eta hauetatik abiatuta, lekurako bururatu zaizkizuen asmoak. 

Ideia eta sentsazio guzti hauen azalpena, irudien bitartez prestatu beharko duzue (oinak/ ebaketak/ altxaerak, marrazkiak, argazkiak,...), 10-15 minututako azalpen baterako.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario