jueves, 28 de febrero de 2013

31 TA2
martxoaren 4a eta 6a

ariketaren garapenaren momentu kritikoan gaude
_ orube osorako idei bat, asmo bat, osatzen egon beharko ginateke
_ orube horretan hainbat etxebizitza sartu behar dira, eta orube osoa zer nolako etxebizitzez osatuko genukeena ere erabakitzeko unea da
_ bestalde, eremu horretan nola bizi, eta horrenbestez, zein etxebizitza mota proposatu beharko genuke ere... kontutan harzekoa litzateke.
_ eta, adibide (gerorako erabilgarria edo ez) bat, etxebizitzaren prototipo bat ari gara egiten

Beraz: aste honetan, aspektu horiek guztiak jorratu beharko lirateke:
a) orbea egituratzeko erabiltzen ari garen tresnak: karrikak, zirkulazio, ibaiarekiko, kale nagusiarekiko, autobiarekiko, zenbat bizitzak, zenbat ibilgailu bizitza bakoitzeko... eta bestalde, eremua okupatzeko buruan ditugun "zelula minimoak": etxebizitzak; zenbat? zein dentsitate? zein garaieratakoa? zenbat ibilgailu bizitza bakoitzeko? zenbait datu zehatzak, numerikoak, erabili baharko lirateke: 
b) zein nolako etxeak: behe oinak zertarako lirateke? zein garaietakoak? kotxeak azpian sartuko? bisitariak? terrazak lituzkete? arropa nola zintzilikatuko?... eragiketa osoa materiala berberarekin? lehio berberarekin? estalki berberarekin?? batasuna eman nahi? batasuna eztetikoa (materialarena) edo tipologikoa? bateratasuna behar? zein giro publikoa izanen auzoa? belarra? asfaltoa? barandillak? paretatxoak?? nola argiztaruko gauean?
eta c) ari zatete eredu bajua garatzen: nolakoa dira (berriz) behe oinak? bizitzeko badira, nola kudeatuko  gerturaketa (publiko denetik, pribatua denera); nora iristen da etxebizitzen ateetara? prozesua nolakoa da? tarte hori diseñatu behar da: portala, arrapala, portalaren berreneko guneak, eskutitzak uztekoa, portalaren (balizko) bi ate... zaborraren kudeatze... (honek ere b) atalerako balio du)
Zein alde dago etxebizitza oso altuetan eta oso bajuetan beheko sarreran? eta portalean? eskilaran?
Eta gelak? nola argiztatzen diren (lo)gelak? kaxa zuri bat eta bere kanpoaldeko "zuloa"... nolakoa? zuloa non? nola irekitzen da? nola argiztatzen du? non du berogailua? nola iluntzen da gela? artifizialki, nola argiztatzen??

Hiru aspektu horiek (elkarren ondian) jorratuko dira bi egun horietan
ikasle guztiak aste honetan erakutsiko (ez du balio asteazkenaren azken minuturako uztea)

Eta asteazkenean, bi A3tan (gehienez jota) hau guztia irudikatu eta eman eginen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario