viernes, 1 de febrero de 2013

31 TA1

otsailak 4eko klasea
 Proiektuarekin abitzeko, honen 2 ataletatik lantzen hastea eskatuko zaizue:

 1./ orubea
Lasarte-Oriako "Cocheras" orubea bertan ezagutu ondoren, honen lehenengo gogoetak eta balorazioa aurkeztea proposatuko zaizue.
orubearen inguruko ezaugarriak:
eraikinak.
bolumetriak, hauen erabilerak, azaltzen dituzten aukerak, eraikin interesgarriak,...
espazio irekiak.
gune publiko "gogorrak", gune berdeak, nolakoak dira? komunikazioak, azpiegiturak...
orubearen inguruak.
gure orubea inguratzen duten guneen ezaugarriak, hauen balorazioak (hirigintzakoak, arkitektonikoak,...), zer harreman duten gure orubearekin, nola konektatu daitezke?,... 
ikuskapen orokorra.
udalerri mailan, lurralde mailan, zer aurreikusten duzue oruberako? zer nortasun behar du honek ingurua aktibatzeko? zer erabilera? (bizitzekin batera...)
nola konbinatzen da aurreikusten duzuen hau eredu bertikalarekin?

Eskatzen zaizkizuen lehenengo erreflexio hauek, gogoeta subjetiboak izango dira, lekuak trasmititu dizkizuen sentsazioak, eta hauetatik abiatuta, lekurako bururatu zaizkizuen asmoak. 

Ideia eta sentsazio guzti hauen azalpena, A3 formatoan prestatzea eskatuko zaizue, 2 edo 3 gehienez, eredu digitalean. 

2./ eraikin planteamendua
- Egitura planteamendua.
- Eraikinaren organigrama, eskema, antolaketa espaziala.
- Egingo dituzuen bizitza unitateen ideia bat.
- Kokapen proposamena. Hau ez du erabateko baldintza izan behar, baina bai leku batean kokatu.

Ematearen dokumentazioa, A3 formatuan eta eredu digitalean, 2 edo 3 gehienez, eskema orokor, bolumetria, erreferentziak, diagramak... besteak beste.
Bolumetria lantzeko, eskala txikiko lan maketa bat 1/250 nahiko izan daiteke, bukatugabea, aukera ezberdinekin, paperez, material ezberdinez egina... azkarra baina adierazgarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario