viernes, 1 de febrero de 2013

urtarrilaren 4a TA3

Azken klasean esan bezala, astelehenerako lehen ariketarako proposamen azkar bat egitea eskatzen dizuet. Kontuan izan ariketa hau lau astetarako aurreikusi dugula, beraz azken ematea otsailaren 18rako izango da. Oso epe laburra denez, proposamena egin eta berehala gauzatu beharreko lan bat izango da.

Emate honetarako eraikin planteamendu oinarrizkoa eskatzen dizuet, orientazio bezala ematea hau proposatzen dizuet:

- Egitura planteamendua.
- Eraikinaren organigrama, eskema, antolaketa espaziala.
- Egingo dituzuen etxe unitateen ideia bat.
- Kokapen proposamena. Hau ez du erabateko baldintza izan behar, baina bai leku batean kokatu.

Ematearen dokumentazioa, A3 formatuan orri bat edo bi, bertan, eskema orokor, bolumetria, erreferentziak, diagramak... besteak beste.
Bolumetria lantzeko, eskala txikiko lan maketa bat 1/250 nahiko izan daiteke, bukatugabea, aukera ezberdinekin, paperez, material ezberdinez egina... azkarra baina adierazgarria.

Asteazkenan lantegia izango dugu. Proiektuaren irakasgaitik ez dizuet emate espazifikorik eskatzen, hala ere, beste ikasgaietan egiten duzuen lana proiektu bat egiteko helburua izango duenez, hirigintza eta historia ikasgaietarako egiten duzuen ematea gurearentzat ere zuzendua egotea eskatzen dizuet. Analisi lan hau bakarka edo taldeka izan daiteke, beste ikasgaietan antolatuta zaudeten formatu berdinean. Asteleheneko klasean, analisiari buruz hitz egiteko tarte bat utziko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario