jueves, 26 de septiembre de 2013

31 TA3

Irailaren 30 (astelehena) eta Urriaren 2ko (asteazkena) klaseak;

PasaiDonibanen kokatzen den proiektua, A (LantegiBateratua) eta B (baratzetako orubea) ariketatan bereiztuko duguna, biak aldi eta maila berberan landuko dira proiektua proposatzerakoan; ondoren, behin honen ardatzak planteaturik, A ariketa (lantegiBateratua) gehiago garatuko dugu urriaren 21a bitartean, non proiektu osoaren aurre ematea eta A ariketa honen Oinarrizko proiektua aurkeztu behar duzuen, ondorengo tailerretan teknikoki garatu ahal izateko.
Beraz, proiektua bi atal izango ditu:
A ariketa, lantegiBateratuan garatuko dena, eta erreflexio eta ikerketa tekniko moduan proposatzen dena, eta
B ariketa, proiektuak5 ikasgaiaren ardatza izango dena urriaren 21etik aurrera, eta bizitzaren tipologiak, bizitzeko moduen azterketa eta hauen antolamendu eta proposamenak izango dira erreflexio eta ikerketaren kontzeptuak.  

irailaren 30, astelehena
a/ dokumentazio grafikoa egin/editatu;
 - orubearen oin planta: 
  datu topografikoak,inguruko eraikinak, bejetazioa, pabimentuak,
(ikasleak goitik behera interpretatuko du planoan adierazitako guztia)
 - ebaketa(k):
 zeharkako ebaketa(k) (nagusiki), luzerako ebaketa(k),...
 - altxaerak
 - dokumentazio osagarria:
 argazkiak, marrazkiak, krokis-ak, eskemak,  3D irudiak,...
(gunearen irudia azaltzeko beharko den materiala)
b/ maketa; 
laneko maketa; lehen ideiak irudikatu/aurkezteko oinarria izango dena...

dokumentazio honen gainean, ikasle bakoitzak lekuaren bere interpretazio azalduko du publikoki.

urriaren 2, asteazkena
hedatutako dokumentazioarekin (planoak eta maketa) eta ikasle bakoitzak hedatu duen lekuko "irudia"rekin, proiektuaren lehengo proposamenak azalduko dira klasean; A eta B ariketen orubeetan bizitzak nola inplantatuko diren lehenengo trazak aurkeztuko dira irudi sekuentzia baten bitartez (hedatutako planoak oinarri, lan maketako irudiak, bestelako krokis, argazki, muntaiak, etab-ekin). 

ikasle bakoitzaren proposamenak, azalpen publikoan aurkeztuko dira;
norberak erabakiko du bere azalpenaren eredua: kanoi digitalarekin irudiak proiektatuz, eskuzko planu, marrazki eta maketak horman eskegiaz,...

konfirmatu gabe egon arren, Urriaren 7an eta 14 ean, B ariketarekin arituko gara; eta 9an eta 16ean, berriz, A ariketarekin: Urriaren 21eko ematea hurrengo emate izanik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario