jueves, 14 de noviembre de 2013

31 TA3

azaroaren 18 eta 21eko klaseak

datorren asteari begira, ohiko zuzenketa modua aldatuko dugu 2 egun hauetarako; eredu digitala alde batera utziko dugu eta paperean eta maketa fisikoan ekarriko dituzue zuen proposamenak:

1. Maketa bat eskuetan izatea, non sestrak eta malda behar bezala gauzatuko den.  
2. maketan azaltzen direneko aspektuak paperean irudikatzea: 1:100eko eskalan. orube/ariketaren franja bat imprimatuko da: alderik alde, orubearena, zonalde esanguratsuena (elizaren gibeletik botikarako etxera, 75m dira; eta horiek hiru etzandako A3tan gauzatu daiteke) franja bat: 42zm garai, eta nahi bestetako luzean (esan bezala, erantsitako paperaz, zein ploterretik segidan ateratakoa); erakusgarriena den bakoitzaren proiektuaren zonaldearena.

franja horretan, guztia marraztuta eta definituta agertuko da: zorua, paretak, sestrak, zuhaitzak, gelak (altzariak beste kode batez?), jardina/baratza...
logikoa denez, ahalik eta informazio gehiago eskeintzeko, etxebizitzen oin desberdinak irudika daitezke oin planu berberan (batean beheko oina, eta bestean bizitza eredu, esate baterako)

ebaketak eta altxaerak ere, eskala berberan: 1:100ekoan.


klasera iristean, bakoitzak bere planoak arbela eta paretatan eskegiko eta banan bana ikusiko ditugu.
horretarako, zeloa edo antzekoren bat ekarri... 

ondoren planoak, A3 neurrian, jasoko dira. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario