jueves, 28 de noviembre de 2013

31 TA1
abenduaren 2/4rako

astelehenean, B ariketarekin segituko
oinplantak paperean, aurreko astearen "franja-eran", oinplantan, 1:100ean
eta sekzioak ere bai, eskala berberan

:: beheko oinari arreta berezia eman beharko litzaioke: gauza gehiago sartzen baita oin horretan besteetan baino: inguruko "gauzen" eragina: kalea, espaloia, mendia bera, aldapa...

:: etxeko oinplantak hasi beharko 1:50ean definitzen ere... eskala horretan entregatuko baitira, halabeharrez, azken ematean... eskala horretan zenbait xehetasunak ikusten hasiko dira: pareten lodierak (zein den kartoieheltso, zein brika); zein egitura/zein itxitura; ateen irekierak; finkoa dena (komuneko gailuak, sukaldekoak) eta ez dena (mahaiak, oheak...) bereiztuko da; argiztapena ere hasiko...

:: altzariak jartzerakoan, neurriak agertu beharko (erabil daiteke ikeako eredua, nahi bada)

:: kotak jartzen hasiko da: bakoitzak bere estilo propioa garatuz (ez autocad-ena, zuzenean, bere horretan)

:: horretaz guztiz aparte; A ariketarekin batera, zein B ariketaren ondoan/erdian ariketa askotan utzitako gunea... espazio publiko modukoa... hasi beharko definitzen: zertarako, non, nola mugatu.. eta fisikoki ere: maldak? urak jasotzeko sistema? argiztapenik? lurreko materialak?

astelehenean aldaketa sortu beharra ez badago, asteazkenean ildo berberetik segituko genuke

No hay comentarios:

Publicar un comentario