jueves, 14 de noviembre de 2013

31 TA1
hilaren 18 eta 20rako

astelehenean eta asteazkenean B ariketa zuzenduko da
(eta bitartean posible balitz aztertzea A ariketa ikusi gabe gelditu zirenak, horretan arituko gara)

bi akats  nabaritzen ari dira hainbat ikasleren ariketengan
bata: hiru dimentsiotan erabakiak ez hartzea (hausnarketa hasteko hiru dimentsiotan pentsatu/ikusi behar dira proiektutakoa), eta bertzea, etxebizitzaren eskema/idei garbien falta
horretaz gain, 
erabiltzen ari den zigilu tamaina/eskala ikusita,
eta kontuan harturik bi hilabeteko lan daramagula, eta bat baino ez dela falta

bi baldintza betetzea, guztiz bete beharrekoak, eskatuko dira B ariketa zuzentzeko:

1. Maketa bat eskuetan izatea (maketa txukun bat... askok ez dute ezerretarako balio, ez eta erabakiak hartzeko ere), non sestrak eta malda behar bezala gauzatuko den
2. paperean irudikatzea; paperean bakarrik zuzenduko da: 1:100eko eskalan
orube/ariketaren franja bat imprimatuko da: alderik alde, orubearena, zonalde esanguratsuena
(elizaren gibeletik botikarako etxera, 75m dira; eta horiek hiru A3 etzandan gauzatu daiteke)
franja bat: 42zm garai, eta nahi bestetako luzean (esan bezala, erantsitako paperaz, zein ploterretik segidan ateratakoa); erakusgarriena den zonaldearena

franja horretan, guztia marraztuta eta definituta izanen da: zorua, paretak, sestrak (beste kode batez?), zuhaitzak, gelak (altzariak beste kode batez?), jardina/baratza...
logikoa denez, ahalik eta informazio gehiago eskeintzako, etxebizitzen oin desberdinak irudika daitezke oin planu berberan (batean beheko oina, eta bestean bizitza eredu, esate baterako)

sekzioak, ere, eskala berberan: 1:100ekoan

laburbilduta:
maketa eta 1:100eko franja (adierrazgarriena) + sezkio 
hauekin ez datorrenak, ez du zuzetzen ahalko 



No hay comentarios:

Publicar un comentario