miércoles, 5 de febrero de 2014

31 TA3
hilaren 10/12rako
ematerako pare bat aste falta delarik, lana handia egin beharko egunotan:
astelehenerako, elkarrekin egin behar zenuten maketak (inguruarena, alegia) bukatuta egon beharko luke... eta bakoitzak bere proposamenaren "zirriborro bolumetrikoa" txertatzeko modukoa izan beharko ere bai... horren gainean erabakiak, zalantzak eta kezkak argitzeko.
Laneko maketa horrekin batera, paperean, 1:50eko sekzioa(k) (agian sekzioa tresnarik nagusienetakoa litzateke poriektu horretan) irudikatu beharko dira.
Solairu guztien oinplanta (beste eskala ttikiago batean, 1:200) erakutsi beharko lirateke.
Ez ahaztu: 
:: eraikin+ eskalera publikoa dela (eta elbarrituen kanpoko arauak segitu beharko duela)
:: gibeleko karrikaren eraikinekiko kontaktuak garrantzia handia duela (haien arteko tartea)
:: aldameneko etxearen portalaren jarraipenari erentzun bat eman behar zaiola
:: bistak/eguzkitzapena alde batean daude bakarrik
:: igogailua, eta batez ere eskilarak (segidan zenbat,zein neurritakoak... SU A1an zehazten direla)
:: portalak, uste baino hadiagoak suertatzen direla normalean
:: taberna, askotan, toki deserosoa da bizilagunentzako
:: patioak, badu bere araudi: garaieran/diametroan... bete beharrekoa
:: egitura/zuloak (eskilara/igogailua) bat datozela
:: eta nagusia: proposatzen irudia "ideia" osoa izan behar duela ikasleak: materiala, leihoak, estalkia... aspektu horiek hasieratik pentsatzekoak direla... ez dira azken momentuan hautatzen direnetakoak.

Asteazkenerako, altxaeren saioa

No hay comentarios:

Publicar un comentario