viernes, 21 de febrero de 2014

31 TA3
otsailaren 26ko aurremate

:: 8.30etatik 2.30etara, klasean bertan
eman ondoren, eta ikasleen presentzia haintzat hartuta, hasiko da zenbait ariketak ikusten/zuzentzen
ordu 2.30etatik aurrera, ariketarik ez dira jasoko

:: ematea paperean + maketa bera 
A2 neurrian, tolestu gabe... elkarren artean lotu gabe: ez kanutilorik, ez plastikozko aurrekoa, ez paper garesti/dizdiratsua (ez du nota gora egiten)... A1 tolestuta baten barrenean; izen kutxa personalizatua orri bakoitzak
:: .pdf-an ez da jasoko aste honetan, hurrengoan baizik (ikasle guztiena disko bakar batean)
:: kokapena1 (non karrika eta itsasoa ikusiko baitan)... ez kokapen testimoniala... "markoa"ren barrenean sartuko dena/ez dena ongi pentsatua 1:500eko eskalan 
eta horrekin batera bi karriketako altzaerak ere bai 
:: kokapena2; 1:200ean, oinplanta bakarrik, inguru gertukoa irudikatzeko, non karrikak, eskilarak, portalak, espaloiak, aterpeak, magala... non etxeak (trinkoa) eta espazioa (hutsa) ongi bereiztuko diren... eta ikasle bakoitzaren proiektua txertatuko den (erabaki beharko zein adierazi: ionplanta eredu, edota ataria/tabernarena.
:: 1:50 eko eskalan oinplanta guztiak + 2 sekzio (gutxienez, sekzioek ariketa ariketa hau izugarri ongi adierazten dute) + altzaerak (hauek aukeran, 1:100 edo 1:50ean)
:::: paretaren lodierek garbi, lehen begiradan, erakutsi behar dute egitura zein den, non dagoen, eta kanpo eta berrenekoa (isolaturik dagoena) zein den
:::: altzari guztiak irudikatzean (obraren baitakoa ez den guztia) beste kode bat erabiliko da (kolore, puntuak, lerrotxoak... )
:::: sekziotan kotak edo akaberaren nibela (beheko lurretik hasita) agertu beharko da
:::: oinplantan kota batzuk, nagusiak, irudikatu beharko dira (paretei, espazioei eta banaketari INONGO protagonismorik kendu gabe).
:::: planotan koadro txiki batean zenbat etxe, zenbat gelako eta eremua (zenbat eraikitako m2) egeriko da
:::: aholku orokorrak banaketetan: portala handia eta oso flexiblea egitea komeni da (arauek eragina handia dute sarrerako izaeran); arropa nola eskegituko ere pentsatzekoa da (idorgailua aukera bat da, ez besterik); biltegi/trasteroa gauza nagusia da etxe batean, eta sartzekoa litzateke. 
:: planoan bertan memoria txiki bat txertatuko da: ez da beharrekoa textu osatu bat, bost esalditan ere posible da proeiktu bat definitzen
:: eta maketa bera (zirriborro gisa, sekzionatua... laneko maketa... egindakoa ulertzeko balio dezakena, eta manipulatzen segitzen balioko lukeena)

astelehenean, hilaren 24ean
ekarriko/nahi dena zuzenduko da goiz osoan


No hay comentarios:

Publicar un comentario