miércoles, 12 de febrero de 2014

31 TA3
hilaren 17/19rako

paperean, egin beharrekoa... zuzenduko dena:
:: oinplantak 1:50ean: tabernaren oina eta (gutxienez) oin eredu bat
:: sekzioa(k) 1:50ean
nahi bada, horren guztiaren zirriborro bolumetrikoa, maketa egin berrian txertatzekoa
zenbait aspektu azpimarratu nahi da:
:: kantoia, eskilara/arrapala eta aldameneko aterperearena, ariketaren alde nagusienetakoa da
:: orubea ez da oso simetrikoa (zeharka); bista onak hegoaldera daude, eta bistarik gabekoa iparraldera begira dago: honek normalean irtenbide asimetrikoa izaten du (esate baterako zail da bista onak kontutan ez hartzea)
:: horrexegatik zalantzan jarri nahi da egunotan ikusitako zenbait proiektu; ez da nahikoa nonbait bilatzea eredu guztiz simetriko bat, patio bat erdian duena, eta hor sartzea... egoerak eta tokia ongi ulertzeak gailu simetriko horren eraldatze/egokitze sakona eskatzen du.
:: portalak gauza konplexua eta handia izaten (segitzen) du
:: eraikitzeko sistema eta materiala, eta fatxadan irekitzen diren zuloak "gauza bat" da, bateratua asmatzen eta pensatzen dena... ez azken momenturako erabakitzeko uzten dena.
19an, paperean, klase bukaeran, aipatutako ionplantak, sekzioa(k) eta fatxada (1:50ean) jasoko dira.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario