lunes, 7 de marzo de 2016

31 TA2
2016ko martxoak 9ko klasea

Uliako ariketaren egitasmo nagusia, programaren zehazte batean datza. 3 bizitza + aktibitate gehigarri bat izatea proposatzen zaizue abiapuntu bezala. Hemendik aurrerako programa/gidoiaren garapenak, ikasle bakoitzak landu beharko ditu errelato baten gainean.
Lehenengo lauhilekoan ( proiektuak5 ), bakoitzaren etxea neurtzea, marraztea eta aztertzea eskatu zitzaizuen barneratzeko bizitza bakoitzaren funtzionamendu domestikoak erabilera oso konkretu batzurenpean gidatuak daudela.
Proiektuak6ko 2. ariketa honetan, erabilera konkretu horien sakontze eta zehazte bat egitea eskatuko zaizue, hauen gainean bakoitzaren bizitza garatzeko. Beraz arkitektura/espazio bat hedatzeko erabilera konkretu horiei, lehenik ezagutu beharko ditugu hauek nolakoak diren, eta horretarako errelato bat hedatu beharko du ikasle bakoitzak.

Datorren asteazkenerako beraz, errelato honen abiapuntuak zeintzuk diren aurkeztea litzateke. Errelatoa textu batean aurkeztu zitekeen, beti ere irudiekin lagunduta, non erabilera hauen konkretatzea azalduko den.

Bakoitzaren proposamenaren abiatzea, irudi sekuentzia edo/eta textu batekin azalduko da klasean, eredu publikoan. Ezin bestekoa izango da azalpen hau (datozen 2 klaseetan egingo dena) ondoren proiektuarekin jarraitzeko.


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario