lunes, 7 de marzo de 2016

31 TA1 Martxoaren 9 eta 11

Lauhileko honen gai nagusia etxebizitza alorrean jarrera propositiboa jorratzea da. Hau dela eta ariketa honetan,  programak garrantzi berezia izango du. Bizi espazioaren erabilera moduak proposatzea eskatzen dizuegu, abiapuntu bezala bi hausnarketa maila planteatzen dizkizuet, alde batetik norberaren esperientziatik gogoeta egitea eta, bestetik, egoera konkretu baten proposamena.
Norberaren esperientzia aurreko lauhilekoan egindako ariketaren jarraipen bezala uler daiteke. Bizi dugun espazioaren irakurketa kritikoa izan daiteke. Gure etxebizitzan zer jarduera egiten ditugun, zer dago soberan, zer faltan, nola modatzen garen espaziora edo nola moldatu behar dugun espazioa, erraz sailkatzen ez diren jarduerak nola egiten diren, besteak beste.

Egoera konkretuaren proposamena erabat libre da, edozein bezero edo egoera proposatu dezakezue. Erabitzaileak modu zehatzean plantea ditzakezue edo, era orokorragoan, bizitzeko moduak proposatu. Baldintza argiak dituen abiapuntua definitzea eskatzen dizuegu. Baldintza hauek proiektua gidatuko duen errelatoa osatuko dute.

Errelato hori literala izan daiteke (pertsonai zehatz batzuen definizioa) edo jarduera orokorragoa izan. Ezinbestekoa da etxebizitzan ohiko ez den jarduera bat sartzea.


Datorren klaserako bi gogoeta horien aurkezpen bateratu labur bat presta ezazue. Bi egunen egitaraua asteazkenean lehen orduan adostuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario