viernes, 11 de marzo de 2016

TA 3 MARTXOAK 16

Datorren asteazkenean honako gaiak landuta ekartzea nahiko nuke:

- Programaren inguruko narrazioa... Aste honetan ekarritakoari asmakizun izaera handiago eman beharko zeniokete... Zinema gidoilariak izango bazinate bezala, egoera horretarako beharrezkoa den eraikuntza eta eskenografia muntatu behar duzue...IMAGINATU egoera konkretu bat(ez du erreala izan behar)eta bertako biztanlearen berezitasunak. Irudimenari ekin....!
Etorkizuneko egoera batera salto egin dezakezue, irudikatu zein egoeratan eraikiko litzatekeen edo bere zahartze prozesuan... Nola kudeatzen den jarduera, nola eralda daitekeen beharra denboran zehar... Pertsonaien desioak eta gorrotoak definitu ditzakezue baldintza espazial baten beharrari loturik baldin badaude...

- Behin kontakizuna duzuelarik, programaren organigrama bat egizue (zein lotura edo ez-lotura dagoen erabileren artean, zenbat sarrera, zenbat biztanleri mota...). Azaleren lehen tanteo batekin batera...

- Orubearen lehen gerturapen bat, kokapen egoki bat proposatuz  programa eta kontakizunaren arabera.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario